Menú principal

Contenido de la página

Billabona Irudikatuz

Berriak - 2010ko Ekainaren 30an, asteazkena

 

VILLABONA IRUDIKATUZ erakusketan azaltzen diren lanak 2009/10 kurtsoan zehar Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Eskolan egindako ariketen hautaketa bataten ondorio dira. Proiektuak IV ikasgaiko ikasleek egin dituzten proposamenek, Villabonak SACEM lantegia inguruari erantzun bat ematen diote. Horretarako hirigintza ordenazio bat eta eraikin ezberdinak proposatu dira. Horien artean erabilera publikoko eraikinak eta etxebizitzak ere proposatu dira. Erakusketa hau, Billabonako Udala eta Arkitektura Eskolako Arkitektura Sailaren kolaborazioari esker burutu da.

 

Contenido de la página

ARKITEKTURA KOLEKTIBOAK TOPAKETA

Berriak - 2010ko Ekainaren 18an, ostirala

 

 

'Arkitektura Kolektiboak' topaketa 2007.urteaz geroztik egin izan da. Hiritar, profesional eta giza eragileak biltzen dituen topaketak dira. Artea eta arkitektura oinarri gisa dugula, hiriaren eraikuntza eta kudeaketaren inguruan pentsatu eta eztabaidatu oi da. Besteak beste, auzo- langintza, irakaskuntza, artea, ekologia, pentsamendua, arkitektura, kudeaketa kulturala, kooperatibismoa, etxebizitza eta teknologia berrien esparruetatik datozen kolektiboek parte hartzen dute bertan. Jardunaldietan aurkezpenak, tailer praktikoak, proiektuen esposaketa, erreferentzien trukaketa eta abar egiten dira. Ekimen hauek bestelako proiektuak garatzeko erabiltzen ditugu: espazio publikoaren hornidura edo etxebizitza tipologia berrien eraikuntza eta saiakera, edo erabilerarik gabeko espazio baten birziklapena.

 Hemen duzue ekintzen programa, ikusi edo deskargatzeko:

AACC Programa de Actividades

Eta egutegi zehatza:

AACC Calendario detallado

Informazio gehiago eta izen ematea arquitecturascolectivas.net web orrian aurki ditzakezue edo prentsa dosierrean.

 

Contenido de la página

AIZPURUA SARIA 2010

Berriak - 2010ko Ekainaren 15an, asteartea

iamgen de cabecera del artículo

2006 urtean, Jose Manuel Aizpurua donostiar arkitekto ospetsuaren  heriotzaren 70. urtemuga betetzean, besteak beste Donostiako Klub Nautikoaren egilea, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako Ordezkaritzak “Aizpurua Marrazki eta Pintura Lehiaketa” ren lehen edizioa antolatu zuen, urtero errepikatzeko asmoarekin.Lehiaketaren helburua Gipuzkoako ikasleen artean gure inguruko arkitekturaren ezaguera zabaltzea da.  

Deialdia arrakasta irabazten joan da aurten 9 ikastetxe ezberdineko 252 ikasle parte hartu dutelarik; Donostia, Legazpi, Bergara, Azpeiti, Zarautz, Urnieta eta Eskoriatzakoak hain zuzen ere. Sariak, Ekainaren 17an banatuko dira, arratsaldeko 18:30ean E.H.A.E.O.eko Gipuzkoako Ordezkaritzan.Lehen saria “Eurodisneyra”ra bidaia izaten da, irabazlearentzat eta bere gurasoentzat. Bestalde, 6 accesit ere emango dira ekitaldian.   

Aurtengo irabazlea Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastetxeko JULEN ARRATIBEL ETXABE ikaslea izan da. Beste sariak, Donostiako Katalin Erauso Ikastetxeko LEIRE AGUIRRE PEÑA, Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako TXOMIN AIASTUI ZUBIZARRETA, Zarauzko Antoniano Ikastetxeko ARITZ ARANGUREN SANTAMARIA, Bergarako Aranzadi Ikastolako OIER AREVALILLO LABAIEN, Donostiako Ntra. Sra. de Aranzazu – Jesuitinetako ENEKO CALLEJAS GIL eta Donostiako Belen Ikastetxeko JOSU MACIAS PIZARRO ikasleentzat izan dira.  

Marrazki guztiak ikusgai egongo dira Ekainak 25arte E.H.A.E.O.eko Gipuzkoako Ordezkaritzan. Lehiaketa honetan Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan matrikulaturiko haurrek hartu dute parte. Lehiaketaren helburua gure ikasleak bertako eta inguruko arketektura mundura gerturatzea da. Ikastetxe bakoitzak bertako eraikin esanguratsu bat hautatzen du eta eskolako irteera antolatzen du ikasleek bertan marraztu dezaten. Adin horietan haurrek irudimenaz marrazten dute. Lehiaketaren asmoa da une batez eraikina eta bere ezaugarriak azter ditzaten, hola nola, fatxada, leihoak, etab., eta paperera gauzatu ditzaten jasotako irudiak. Arkitektura ikasteko beti izan da sistemarik hoberena eraikina edo eremu publikoa marraztea.

 

Contenido de la página

PECHA KUCHA NIGHT DONOSTIA VOL.2 (BIDEOAK)

Berriak - 2010ko Ekainaren 08an, asteartea

iamgen de cabecera del artículo

Pasa den osteguna, ekainak 03an, Donostiako arkitekto elkargoan ospatu zen Pecha Kucha Night formatoko 2º alea. Gonbidatu bezala maushaus, M-etxea, Dani Lasa, Manu Muniategiandikoetxea, GAZ arkitektoak eta Jabier Lekuona izan genituen. Hauek dira bertan grabatutako bideoak.

 

 

 

Contenido de la página

PECHA KUCHA NIGHT DONOSTIA VOL.2

Berriak - 2010ko Maiatzaren 31an, astelehena

 

Badator Donostiako Pecha Kucha gauaren 2º alea.

Berriz ere Gipuzkoako arkitektoen elkargoko aretoan izango da hurrengo osteguna ekainak 03 arratsaldeko 19:30tan. Hizlariak hauek izango dira:

Maushaus (pequeñas arquitecturas)

M-etxea (arkitektura kolektiboak)

Dani Lasa (i+d Mugaritz)

Manu Muniategiandikoetxea (eskultura)

Gaz Arkitektoak (arkitektura)

Jabier Lekuona (metak)

Aurki PKN-Donostia webgunean hizlarien ereferentziak publikatuko dira.

 

1-tik 5-ra guztira: 35
<< lehenengoa< aurrekoa1234567hurrengoa >azkena >>