Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Ordezkaritzaren jaia 2024


2024ko ekainaren 14

Lekua: Donostiako Aquarium

Ordua: 19:30

Eremua: Otros

 

Gipuzkoako EHAEOak Ordezkaritzaren Jaia ospatuko du eta elkargokide gisa 50 eta 25 urte betetzen dituzten lagunak omenduko ditu. Bestalde, 2023ko ekainetik 2024ko maiatzera elkargokidetu direnei ongietorria emango zaie. 

Ekitaldia Donostiako Aquariumean izango da, 19:30etik aurrera, eta ondoren koktel bat eskainiko da.  

Ezinbestekoa izango da izena ematea. Horretarako, Idazkaritzarekin jarri beharko da harremanetan eta ze pauso eman behar diren azalduko dizkizue.

 

Aurretik, 18:00etan, bisita gidatua egingo da Donostiako Udaletxera Xabier Agirre Alzururekin (AGM Arquitectos), eraikinaren barruan egin diren birmoldaketa-lanak azalduko dituenak.

30 pertsonentzako dago pentsatuta bisita hau, beraz,  pertsona gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da. Ordezkaritzaren jaiean izena eman dutenek, lehentasuna izango dute  ekintza honetan parte hartzeko.  

BISITA GIDATURAKO IZEN-EMATEA

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

20 / 10

Etengabeko trebakuntza: Argiztapen arkitektonikoari buruzko ikastaro praktikoa Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 9:30-14:00 ; 15:30-18:45 2026ko urriaren 20

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30