Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Bigarren marrazketa-tailerra Adriana Ibargoyenekin


2019ko uztailaren 10an, asteazkena

Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - 20012 Donostia)

Ordua: 17:00 - 18:00

Mota: Kultura

Adriana Ibargoyenek emango duen bigarren marrazketa-tailerra, Kale artean erakusketaren baitan. Egun honetan gainera, erakusketari agur esango diogu, maiatzaren 10etik Gipuzkoako EHAEOan egon da, eta egun hau da egongo den azkena.

Aurreko tailerrean bezala, adin guztietako pertsonentzako tailerra izango da hau. Parte-hartzaileek Ibargoyenek gidatuta Urban Sketchere estiloa zer den ikasiko dute, eta ondoren, kalera irtengo dira elkarrekin marraztera.

Gehienez 15 pertsona.  Ezinbestekoa aurretik izena ematea. Adin-txikikoak heldu batez lagundurik joan beharko dute.

IZEN-EMATEA

Ekarri beharreko materiala:

  • Koaderno txiki bat edota orriak eta hauek heltzeko euskarri bat
  • Arkatza
  • Borragoma
  • Txorroskiloa
  • Axota
  • Akuarelak (hautazkoa)
Itzuli

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter