Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

12 hilabete 12emakume- arkitekto: Teresa Meana eta Montse Puig


2020ko otsailaren 28an, ostirala

Lekua: Gipuzkoako EHAEO (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia)

Ordua: 13:00-15:00

Mota: Kultura

2020ko '12 hilabete 12 emakume-arkitekto' hitzaldi-zikloaren bigarren sasioa.

Teresa Meana eta Montse Puig arkitektoekin HITZALDIA + BAZKARIA, doakoa. Ezinbestekoa aurretik  IZENA EMATEA


Nazioarteko zenbait proiektuetan parte hartu ondoren, Teresa Meana (Asturias, 1982) eta Montse Puig (Bartzelona, 1982) Donostiara iritsi ziren duela urte batzuk. Pasa den urtean, Gipuzkoako EHAEOk eta Donostia Lagunkoiak Mugak Euskadiko Nazioarteko II. Arkitektura Bienalerako sustatu zuten "Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza" erakusketa interaktiboaren -eta oraindik bisitatu daitekeena Museum Cemento Rezolan- lantaldean topo egin zuten. Bien lana batura bat baino askoz gehiago izan da, eta proiektu honi egin dioten ekarpena izugarria, gaionentzeko taldekideena bezala. Horregatik, Donostia hiriak adoptatu dituen bi arkitekto gazte hauek publikoaren aurrean jarri nahi izan ditugu, proiektu honetan bizitako esperientziaz gain, Txile, Qatar, Cabo Verde edo Marruekosen garatu dituzten proiektuetan izandako bizipenei buruz ere hitz egiten dezaten.

Bakoitzak bere aldetik lanean jarraitzen badu ere, nork daki, ziur elkar topo egingo dutela bidean...

Teresa Meana: "Apuesto por sumarme a personas y proyectos para los que la arquitectura puede aportar un valor añadido y diferencial".

Montse Puig: "Mi interés, como arquitecta, es siempre buscar nuevos caminos para un fin común: la arquitectura".

Ezagutu gehiago Teresa Meanari buruz.

Ezagutu gehiago Montse Puig buruz.

Itzuli

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 24

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko apirilaren 24an, asteazkena

Twitter