Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

EITaren inguruko dibulgazio kanpaina


2016ko abenduaren 16an, ostirala

Arotz bati eskatuko al zenioke zure ordenagailua konpontzea?

Zure erantzuna EZEZKOA bada, horrek esan nahi du egiten duzun gauza bakoitzerako kalitatezko profesionala bilatzen duzula, gaian aditua.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako delegazioko (COAVN-GI) kideok proposatzen dizugu profesional aditu batengana jotzea Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko, zure eraikinaren aurrealdea birgaitzeko, igogailu instalazioak egiteko edo ataria berritzeko beharra duzunean. Kasu horietan, profil profesional egokia da Goi Mailako Arkitektoa.

Goi Mailako Arkitektoak zure eskura jarriko ditu bere formakuntza eta ezagutza guztiak, eta egin nahi duzun esku-hartzea optimizatzen lagunduko dizu.

Goi Mailako Arkitektoak... 

  • Soluzio tekniko onena eskainiko dizu, kalitate estetikoarekin eta neurriko prezioan. 
  • Topikoak ahaztu! Ez gara beste profesionalak baino garestiagoak eta zu laguntzeko asko egin dezakegu.

 Jar itzazu zure ideia, behar eta desirak Goi Mailako Arkitektoaren eskuetan; horiei forma emango die eta zuk gustuko duzun moduan gauzatuko ditu. Profesional honen esku-hartzea indarrean dagoen araudira egokituko da eta azken emaitzak kalitate eta erosotasun maila altua izango du. Goi Mailako Arkitektoak burutzen duen kudeaketa globalari esker, emaitza optimizatuak lor daitezke.

Zalantzarik ez egin, plantea iezaguzu zure kontsulta.

Goi Mailako Arkitektoaren aholkularitza eskura duzu!

Gipuzkoako Goi Mailako Arkitektoen datu-basea kontsultatu 

Edozein zalantza baduzu, jar zaitez lasai gurekin harremanetan: 943 320 194

 

Iruzkinak

lorenzo goicoechea: enhorabuena por la campaña !!!!!

enhorabuena potrque hace falta y clarifica el papel de cada profesional ...ahora solo falta que la Administracion lo entienda.

lorenzo goicoechea, 2016ko abenduaren 16an, ostirala

Ruben: No existen los Arquitectos Superiores

La titulación es la de Arquitecto, lo de Superior será solo el ego de algunos.

Ruben, 2016ko abenduaren 16an, ostirala

Amaya: Enhorabuena!! Por fin!

Por fin! Me parece necesario que desde los colegios de Arquitectos se apoye a los colegiados, dado que por ley no podemos hacer este tipo de publicidad a titulo individual. Gracias

Amaya, 2016ko abenduaren 16an, ostirala

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 24

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko apirilaren 24an, asteazkena

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter