Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Dibulgazio kanpaina berria: Arkitektoa kontratatzearen abantailak ezagutu!


2018ko urtarrilaren 19an, ostirala

Arkitektoa kontratatzearen abantailak ezagutu!

Arkitektoaren formazio akademiko, estetiko eta profesionalak kalitatezko emaitza bermatzen du. Birgaitze, zaharberritze edo obrarik egin behar baduzu zure etxe, lokal edo eraikinean, proiektuaren kudeaketa integralena egiteko gai da arkitektoa.

Diseinuaren kalitatea, sormena oinarri duten proposamenak, soluzio teknikoak, aholkularitza pertsonalizatua, kontrol ekonomikoa eta konforta hobetzea dira gure zerbitzuaren ezaugarri.

Arkitektoak zure eskura jarriko ditu bere formakuntza eta ezagutza guztiak, eta egin nahi duzun esku-hartzea optimizatzen lagunduko dizu.

Arkitektoak...

Soluzio tekniko onena eskainiko dizu, kalitate estetikoarekin, konforta hobetuz eta neurriko prezioan.

Jar itzazu zure ideia, behar eta desirak arkitektoaren eskuetan; horiei forma emango die eta zuk gustuko duzun moduan gauzatuko ditu. Profesional honen esku-hartzea indarrean dagoen araudira egokituko da eta azken emaitzak kalitate eta erosotasun maila altua izango du. Arkitektoak burutzen duen lan globalari esker, emaitza onenak lor ditzakezu.

Zalantzarik ez egin, kontsulta iezaguzu!

Arkitektoaren aholkularitza eskura ezazu!

Edozein zalantza baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: 943 320 194

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

09 - 26

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 26an, ostirala

10 - 23

Hitzaldia: 'Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz', Bruno Sauer Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:30 2025ko urriaren 23an, osteguna

Twitter