BABEL

2008ko AZAROAK 6·7_13·14_20·21_27·28

ERABILERA ANITZAK ETA DENTSITATE ALTUA EKOIZPEN ERAIKINETAN

 
AURKEZPENA
LABORATEGIA
HIZLARIAK
LEKUA
EGITARAUA
INSKRIPZIOAK
INFORMAZIOA
ALBISTEAK
 
 
HASIERA

Gaur egun, ukaezina dirudi, Mendebaldeko Nazioen hazkuntza eta hedapen ereduak jarraituz, dentsitate txikiko etxebizitza bidez lurzorua okupatzea jasanezina dela. Gai honen inguruan hainbat hausnarketa egiten dira, (idatziak, jardunaldiak, eztabaidak, mintegiak...), eta hauetan argi geratzen da, lurra (batez ere eraikuntzara zuzenduriko lurra), balio handiko ondasun mugatua eta hauskorra dela.
Eztabaida hau, etxebizitzen plangintzan kontutan hartzen den gaia izanik, gainontzeko erabileratan, hirugarren sektorea, industria edo komertzioa kasu, lekuz kanpo geratzen da, nahiz eta hauek ere lurzoruaren txikitzaile izan.
Enpresa eta ekonomiaren garapenak, ekoizpenera zuzentzen den hiri hazkuntza dakar, eta honek, azken urteotan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta bereziki Gipuzkoan, erabilera honetarako lurzoru eremu handi baten beharra suposatu du.
Egun erabiltzen den “Dentsitate txikiko industria” ereduak, orokorrean, oinean zabalak eta garaiera txikikoak izaki, bi ikuspegi desberdinetatik dira kaltegarriak: alde batetik lurzoru zabalak okupatzen dira ematen duten etekinerako (dentsitate txikikoak izanik), eta bestetik, badirudi industrialdeak kokatzeko guneak lauak izan behar direla, horrek ingurune menditsu batetan suposatzen duen lur mugimendu ikaragarria eraginez.
“Gipuzkoa Industrial”-ean (Bergara, Eibar, Soraluze, Zumarraga, etab.) dauden dentsitate handiko arkitektura, eta XX. Mendearen lehen erdian eraikitako solairutako lantegien adibideak kontutan izanik, deigarria da gai honen inguruan dagoen eztabaida eza.
Guzti honen inguruan dagoen hausnarketa eza dela medio, hainbat gai jorratu gabe dago, hala nola, multiplizitate edo “mixed use” deritzon tipologiak, garapen eskema berrientzat logistika teknologia aurrerakoien erabilerak, eraikinen ebaketa proposatzeko orduan topografia konplexuen erabilera, inguruko paisaiaren babestea, edo hiriaren zabaltzearekin batera honen barnean geratu diren eraikin industrialen berrerabiltzea.

AD